Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/05/25

Alkatea Belgika eta Holandara, erakundeen arteko bisitaren barne

Carlos Totorika Izagirre Belgika eta Holandan izango da datozen egunotan, erakundeen arteko bisita baten barne. Bidaia gaur hasiko da eta datorren igandera bitartean luzatuko; hortaz maiatzaren 25etik 29ra arteko lau egunetako bidaia izango da. Ermuko alkatea Herbereheetan izango da Autonomia Erkidegoko udal arduradun talde batekin. Udal ordezkarien helburua Holandako Udalerrien Elkartea (VGN izenekoa) eta horrek duen funtzionatzeko modua ezagutzea da. Halaber, ordezkariek Dordrecht (Holanda) udalerriak hango mankomunitateen bitartez martxan jarri dituen esperientziak haien kokapenean bertan ezagutzeko aukera izango dute. Udaletako ordezkarien talde honek Europako Parlamentua bisitatuko du eta alderdi ezberdinetako eurodiputatuekin bilduko da, organo horren funtzionamenduari buruz zuzeneko azalpenak jasotzeko xedez.

Totorika ilusionaturik agertu zen bidaiari ekin aurretik eta “Europako hainbat udalerrietan dituzten esperientziak zuzenean ikusi eta ezagutzeak, gure herritarren ongizatean eragingo dituzten etorkizuneko lan-ildoak diseinatzeko lagungarri izango zaigula” adierazi du.

Bidaia eta bisitak EUDELek, Euskadiko Udalen Elkarteak, antolatu ditu.

Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo