Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2008/04/08
Italiatik etorritako ordezkari talde bat Ermuan izan da gaur Izarra, Trebakuntza Zentro eta Enpresa Hazitegia eta bere instalazioak ezagutzeko. Taldea ondorengo kideek osatzen zuten: Pistoia probintziako Foru Administrazioren Lan-merkatuko eta Ekoizpen Jarduera Saileko ordezkaria; Sviluppo Kultur Ikasketako Zentroaren Zuzendaria eta Italiako Langileen Konfederazio Orokorraren (CGIL) sindikatuko ordezkaria.
Taldeak Izarrako tailerrak eta gelak ikusteko aukera izan du. Halaber, bertan sortu eta egun martxan dauden hainbat enpresen kideekin elkarrizketatu izan dira, bertan egiten duten lanaren berri jasotzeko. Hitz egindakoen artean Teknotag, Lugarri kooperatibako edo Kubic Studioko partaide eta langileak egon dira. Taldeari harrera egin dio Jose Luis Araujo alkateordeak, Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntzako zuzendari Rosalia Herrerak eta LHIK-aren koordinadore Jesus Portugalek. Italiarrekin batera Eusko Jaurlaritzako Lanbide Hastapeneko zuzendaritzaren Urrats Bat-Tknika programaren arduraduna, Maria Axun Larrañaga, eta IES Uni Eibar-Ermua ikastetxeko irakaslea, Karmelo Etxenagusia etorri dira.