Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/04/07

Txindurri Egun alaia izanda aurtengoa

Txindurri txistu eta dantza taldeak asteburu honetan ospatu ditu bere egunak. Herriko plaza eta kaleetan pilatutako biztanleak bete-betean murgildu ziren festan, taldeko dantzari eta txistulariek onena eman baitzuten. Jendetza asko bildu zen Orbe Kardinalaren plazan taldeak eskainitako dantza erakustaldia ikusteko. Erakustaldi horretan Txindurriko talde guztiek hartu zuten parte beren errepertorioaren onena eskaintzeko, txikitxoenetatik hasi eta nagusietaraino. Eguraldiak lagun izan zuten, goizez hotza izan arren ez baitzuen euririk egin. Txindurriko kideek eta familiek herri bazkaria egin zuten Batzokiko frontoian. Horretarako catering-eko enpresa kontratatu zuten antolatzaileek. Hurrengo zita, apirilak 27ko euskal jaian izango da.

Jarraian atzokoan gauzatutako jardueretan ateratako argazki sorta eskaintzen dizkizuegu.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo