Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/04/04

Ixabel Millet ipuin kontalariak saioa emango bihar

‘Kontu kontari’ ekimena hilabete berriarekin batera datorkigu. Bihar larunbata –apirilaren 5a- emanaldia egingo da udal liburutegian. Saioa Ixabel Milletek egingo du. Ikuskizuna arratsaldeko bost eta erdietan hasiko da liburutegian bertan, haurrentzat prestatu eta egokitutako aretoan. Saioa aproposa da 3 urtetik 10era bitarteko umetxoentzat. Milletek ipuinez beteko du haurtxoen burua ordu beteko saioan.

Iraupena ordu bete ingurukoa izango dela aurreikusi da. Antolatzaileek eragozpenik ez daitezen sortu, parte hartzaileei puntualtasuna eta isiltasuna eskatu diete.

Kontalariari buruzko hainbat datu

Paris jaio zen, 1958. urtea 23 urte zituela etorri zen Euskal Herrira eta euskara ikasi zuen. Egun, Etxalarren bizi da eta ipuin kontalaria da. 13 urte egin zituen irakaskuntzan, hizkuntza irakaskuntzan, hain zuzen ere,teknika sortzaileetan oinarritutako metodo propioak sortuz (olerkigintzarako, ipuingintzarako, antzerkirako, eta abar).

Proposamen honen helburuak anitzak dira eta horien artean ondokoak aipa genitzake: haur liburutegia dinamizatzea ahozko tradizioari jarraiki; narratiba helaraztea gazteei eta, larunbat arratsalderako aukera ezberdin eta bestelako batean bilakatzea. Ekimenaren bidez irakur zaletasuna suspertzeaz gainera, partaideen irudimen eta sormena ere landuko dira.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo