Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/04/04

2001ean Suediako liburuzain izendatutako langilea Ermura etorri zaigu

Kerstin Ericsson Suediarra Ermura etorri zaigu aste honetan bisita profesionala egitera. Ericsson Suediako liburuzain izendatu zuen 2001ean.

Kerstin Ericsson Norrtälje hiriko herri liburutegiko zuzendaria da. Norrtälje 16.000 biztanle dituen herria da, Estocolmo hiriburutik 80 kilometrora dagoena. Bertan adin guztietan irakur zaletasuna sustatzeko ekintza jarduera oso garrantzitsu eta zabala gauzatzen dute. Horri esker, 2005ean bibliobus izeneko saria jasotzea ahalbidetu die.

Iazko ekainean gure udal liburuzainak, Sara Gago lankideak, Suediako liburutegien sistema ezagutzeko parada izan zuen. Gago bertara joan ahal izan zuen Estatuko Kultura Ministerioak Liburutegien Koordinaziorako zuzendaritza-orde orokorrak profesionalentzat atzerrian egonaldiak egiteko eskaintzen dituen laguntzei esker. Egonaldi horren xede nagusia Suediako liburutegien sisteman emandako aurrerapausoa ezagutzea eta bertako profesionalekin hartu-emanak izatea, bakoitrzak bere esperientziaren berri eman ahal izateko.

Norrtälje herriko liburutegia lan-programa horren barne zegoen eta orain bertako zuzendaria bisita bueltatzera etorri zaigu, bertan eman duen egunean gure udal liburutegia eta bere antolamendua eta Lobiano Kultur Gunea ezagutu izan dituelarik. Ericsson andreari harrera egin diote liburutegiko lankideek eta Kultura Alorreko Zinegotziak, Victor Ferrerok.

Kerstin Ericsson beka bati esker etorri da, Irakurketaren Legeari. Liburuari eta Ministerioaren Liburutegiei eta Euskadiko Liburutegien Legari buruz ikerketa egiteko. Lege bi horiek 2007. urtean onartu ziren. Lan horren gauzak lantze aldera, Ermuko instalaziora etorri zaigu kontsultak egin eta hainbat aspektu argitze aldera.

Argazkian Kerstin Ericsson andrea eta Victor Ferrero zinegotzia ikus ditzakegu udal liburutegian.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo