Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/04/04

Txindurri Eguna ospatuko da aste bukaera honetan

Txindurri dantza eta txistu taldeak ‘Txindurri eguna’ delako ospakizuna gauzatuko du asteburu honetan. Jarduerak larunbat eta igandean egingo dira. Biharko erromeria iragarrita dago herriko plazan, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Erromeria hori Jainaga eta Narbaiza bikoteak alaituko dute beren musikarekin. Arratsaldeko zortzietan larraindantza herrikoia dantzatuko ahal izango dute, parte hartu nahi duten guztiek.

Igandeak Txidurriko talde ezberdinak osatzen dituzten kideek goizeko hamarrak eta laurdenetan bilduko dira. Hamaiketan taldeek kalejiran aterako dira herriko kaleetatik zehar. Eguerdiko hamabi eta erdietan herriko plazan egingo den dantza erakustaldiari hasiera emango zaio. Ondoren, Txindurriko txistulari eta dantzariek eta horiek senitartekoek herri bazkaria egingo dute.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo