Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2008/04/04
Udaleko Gazteria zinegotzigoak Valentziara joateko txangoaren izen ematea epea zabalik du. Txango hori Valentzia hiriburura egingo da, maiatzaren1etik 4ra bitarteko zubian. Ekimena 18 urtetik 25era bitarteko gazteei zuzentzen zaie. Izen-emateak egiten hasita daude, Lobiano Kultur Gunean. Izen-emateak maiatzaren 18n itxiko dira, lehenago dauden toki mugatuak betetzen ez badira behintzat. Izen-emateak 90 eurotik 158ra bitartean balio du, interesatua ermuarra izan ala ez. Izen-ematearen barne daude joan-etorria, Valentzia hiru egunetako ostatua pentsio erdian eta Bioparkera sartzeko paseak.
Izena emateko interesdunek orriak bete, NANa erakutsi adina kreditatzeko eta kuota ordaindu behar dute. Bidaia izena ematean ordaindu behar da eta, izena eman ondoren atzera egiten duenari ez zaio dirurik itzuliko. Argibide gehiagorako jo, Lobianon kokaturik dagoen Gazteria Informatzeko Zerbitzura eta Abiapuntura, edo web gune korporatibo honetan dagokion atalera.