Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/04/03

-Un adulterio casi decente-, antzezlana Zineman ikusteko aukera izango gaur

Maria Luisa Merlo eta Pedro Civera antzezle ezagunak Ermura etorriko zaizkigu gaur ‘Un adulterio casi decente” aurkeztera. Antzezlana, Ermua Zineman eginen da, gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. Sarrerak 10 euro balio du ikusle orokorrentzat eta bi gutxiago Zinemaren bazkideentzat. Sarrerak udal kultura sablean erosi ahal izango dira arratsaldeko ordu 2ak bitartean edo, bestela, takilan bertan ikuskizuna hasiera eman artean.

Lana Bernard Slade autorearena da; ikusleei ordu eta erdi atsegin eta entretenigarria egingo dien komedia. Istorioa Tenerife irlako luxuzko hotela batean garatzen da. Bertan maitale bik adulterio egiten dute urtean behin. Protagonista horien beldurrak, aurreiritziak eta azken hamarkadako garapena beren bizitzetan egoera barregarri eta erromantizismoz betetakoetara eramango gaitu.

Autoreak imajinaturiko pertsonaia dibertigarriak bizi propioa izango dute, punta puntako aktoreen bidez. Obra Txalo produkzioak dakar, aurtengo denboraldiko arrakastan bihurtu dena.'Un adulterio casi decente' mundu osoan barrena aurretik ibilitako obraren bigarren zatia da. Espainian 'Una vez al año no hace daño', tituluarekin aurkeztu eta ibili zen. Lehen zati horrek barre eta algara ugari eragin zituen.

Bihar gure herrian antzeztuko den obraren argazki promozionala dugu hau.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo