Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/04/02

Kolchesky argazkilariaren erakusketa Lobianon: Jerusalem beste ikuspuntu batetik

Michael Kolchesky argazkilari israeldarrak erakusketa jarri berri du Ermuko Lobiano Kultur Gunean. Erakusketa hori udal kultura sailak antolatu du eta aste bi iraungo ditu gure herrian. Erakusketa apirilaren 13ra bitartean egongo da zabalik. Bere ordutegia lanegunetan arratsaldeko 6etik 8etara bitartean da eta larunbat eta jai egunetan, goizez 10etatik ordu 2etara eta arratsaldez 6etatik 8etara. Sarrera doan da.

Michael Kolchesky Israelen jaio zen 1979. urtean. Gaztetatik musika ikasi zuen eta nerabe aroan ikus-arteen zaletasunari ekin zion. Argazkilaritza lantzen hasi zen bere soldaduska garaian eta harrez geroztik ez dio utzi, argazkiak munduko kontinente eta herri ugaritan atera dituelarik.

Nire begietako Jerusalem

Erakusketa honek Jerusalem hiriaren gizatasunaz hitz egiten digu. Jerusalem izatez erlijio monoteista guztien epizentro emozionala da baina bertan hainbat harresi fisiko eta kultura daude, batzuk oso antzinakoak eta besteak oraintsuagokoak. Erakusketak teknologia modernoaren eta ohitura kontserbadoreen arteko kontraste handia erakusten du. Erakusketak ikuspuntu ezberdinak erakutsi nahi ditu, indarra giza eta sozial edukian jarriz. Horretarako ohiko argazkilaritza eta digital berria eta bideoa ere erabiltzen ditu. Bertan ez da erakusten Jerusalem, egunkari eta albistegietan erakusten den bezalaxe, erlijio eta politikatik erantsi baita, autoreak sentitzen eta ikusten duen bezala erakusteko. Gizaki txikiagotua harresien axolagabetasunarekin alderatuz.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo