Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/04/02

Ibilgailu bat su hartu eta kalean bertan erre da, kalte ugari eraginez

Ibilgailu bat su hartu eta kalean erre da gaur Ermuan, inguruan aparkaturik egon diren beste seiri hainbat kalte garrantzitsu eraginez. Ez da sauritirik egon. Sutea goizeko 11:20etan izan da, Ursolo Zeharbidean, Zeharkale eta Diputazio kaleak lortzen diren pasabidean. Opel Astra markako eta SS-9934-AW plakadun auto batek su hartu du eta berehala bertan osorik kiskaldu da. Sua itzaltzen herriko Udaltzainek eta Eibartik eta Iurretatik etorritako su-hiltzaile taldeak aritu dira. Ekipo horiek hauts su-itzalgailu balioanitzak eta apar ugari erabili behar izan dute. Ezbeharrak kalte ugari eragin ditu, oraindik ebaluatzeke daudenak. Erre den autoaren sugarrak eta horren erregaiak eragindako eztandak kalterik zuzen eta handienak eragin ditu, batez ere, hurbilen izan diren automobilei. Dena den, sugarrak eragindako tenperatura altuek urrutiago egon direnei ere eragin diete modu ezberdin baina txikiago batean. Ertzaintzak gain hartu ditu gertakizunaren diligentziak.

Ibilgailua martxan zegoen eta neska batek gidatzen zihoan, autoak sua hartu duen unean. Horrek adierazi duenez “txinpartak eta sugarrak oinetan ikusi dituenean, gelditu, atea ireki eta alde egin du” ezinbestean. Udaltzaingoek kalea itxi eta balizatu egin dute, oraindik arratsaldeko hiruretan ere moztuta jarraitzen duelarik. Kaltetutako kotxeak garabiek noiz erretiratuko zain daude eta, baita ere, brigadako langileek hori garbitzera sartu ahal izateko zain.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo