Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/04/02

Emakumearen Topaguneak bere bosgarren urteurrena bete du

Emakumearen Topaguneak bere lehen bosturtekoa beteko du aurten. Zabaldu berria dirudien arren, azpiegiturak duela bost urte ireki zituen bere ateak. Izan ere, 2003. urtean. Denbora aspektu subjektiboa da beti; batzuentzat urri eta besteentzat gehiegi. Baina gutariko askok betikotzat jotzen dugu, bere existentzia gure egin eta barneratu baitugu. Bosgarren urteurrenaren aitzakiaz, Aukera Berdintasun Alorrak egoki ikusi du zerbitzuaren ezagutza eta erabilerari buruzko inkesta egitea herritarren artean. Inkesta horren bidez herritarren iritzi eta kezkak zeintzuk diren jakin nahi da, bertan eskaintzen den zerbitzuari hazten eta hobetzen lagunduko dietelakoan. Inkesta hori on-line egingo da web gune korporatibo honen bitartez eta Emakumeen topalekuan bertan paperezko euskarri bidez. Inkesta hori gaurtik bertatik eta datorren apirilaren 25era bitartean bete ahal izango da. Herritarrek betetako inkestak eta horietan jasotako emaitzak ondoren, hemen bertan eskainiko ditugu guztion ezagutzarako.

Erreferentzia gunea emakume eta gizonentzat

Emakumearen Topagunea erreferentzia gunea da, emakume guztientzat eta baita gizonontzat. Berdintasunaren alde lan egiteko, udal baliabidea da. Herriko emakumeak eskatu zutena eta horiek urte askotan diskriminazioaren kontra eta berdintasunean oinarrituta gizartean beren parte hartzea sustatzeko lana sendotzera etorritakoa. Emakumearen Topaguneak lortutako emaitzak eta etorkizuneko erronkak ikusarazten laguntzen du, emakume nahiz gizon anitzak –gizarte berdintsuago baten desio konpartitzen dutenak- bildu daitezela ahalbidetuz.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo