Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/04/01

Gaurko egunean ireki da Abiapuntu-Punto de inicio izeneko bulego berria

Udal honek Abiapuntu-Punto izeneko bulego berria ireki du gaurkoan. Gaur goizean ehun pertsonatik gora bertaratu da bulego berritik. Herritarrak eguneroko legez gure toki-administraziora etorri dira eragiten dieten hainbat gai kudeatu eta konpontzera. Bertan herritarrak zuzenean atenditzeko zerbitzu guztiak bildu eta zentralizatuko dira, gaurtik aurrera. Bulego horretara gaurkoan etorritakoek, besteak beste, ondoko gestioak egin ahal izan dituzte: Erregistro Orokorreko eta Estatistikako izapideak (erroldatze alta eta bajak, helbide aldaketak, eta abar); Diru bilketa sailari tasak eta zergak ordaintzea, eta hirigintzako lizentzia ezberdinak eskatu eta bideratzea, eta bar…

Gaurkoan atenditutako pertsona kopurua, bere gaiaren araber sailkaturik, ondorengo taularen araber sailkatzen da:

Bulegoak kaletik bertatik du sarbidea, hirigunean dago eta ez du hirigintza oztoporik

Bulego berri hori oinezkoentzako Komentukoa kaletik zuzenetik du sarrera. Abiapuntu udaletxearen ondo-ondoan dago eta bertan herritarrak zuzenean atenditzeko zerbitzu guztiak bildu eta zentralizatuko dira, gaurtik aurrera. Esan bezala, kudeaketa eta izapideak zentralizatuko dituen bulegoa izango da, herritarrokin harremanetan jarduteko gune behinena. Izenak adierazten duenari jarraiki, gai eta kontsulta administratibo guztien hasiera puntua –abiapuntua- izango da, bertan emango baitzaie hasiera espediente ezberdinei.

Bulegoak kokapen estrategiko oso ona du, oinezkoentzako Komentukoa kalean dago, leku guztietatik oso hurbil. Valdespina markesaren kalea eta Parke eta horren azpiko aparkalekuarekiko perpendikular dago, San Inazio eta Bizkaia Etorbidearen kale eta auzoen ondoan eta tren geltokira joateko bidean bertan. Laburbilduz, hirigunean bertan txertatuta eta leku guztietatik oso hurbil eta irisgarri, inolako oztopo arkitektonikorik ez baitu.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo