Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/03/31

Ermua Hiria izeneko XIV. literatur saria zabalik

Kultura zinegotzigoak ‘Ermua Hiria’ izeneko literatur lehiaketaren XIV. edizioa zabaldu du. Oinarriek diotenaren arabera parte hartzeko bi modalitate daude, lehenengoa narratiba eta bigarrena olerkia. Halaber, horietako bakoitzean beste bi aukera daude, euskaraz nahiz gaztelaniaz parte hartu baitaiteke. Lehiaketara 1992. urtean edo hori baino lehenago jaiotako autore nazional orok parte hartu ahal izango du. Lehiaketak 1400 euro banatuko ditu sarietan, 425 eta 275 euro, hurrenez hurren, narratiba eta olerkien atal eta hizkuntza bakoitzerako. Gaia librea eta autoreak aukeratzekoa da. Lanak maiatzaren 9ra bitartean aurkez daitezke, udal liburutegira postaz bidaliz edo eskura entregatuz.

Lanak originalak, argitaratu gabeak eta bestelako lehiaketaren batean saritu gabekoak izan beharko dute. Luzeraz, tamaina ondokoa da: olerkiek ez dute ehun bertso baino gehiago izango eta, idazlanek, gehienez ere, DIN A-4 tamainako hamar orrialde edukiko dituzte. Lanen hiru kopia aurkeztuko dira, tarte bikoitzez eta orrialde bakarretik idazmakinan idatzitakoak. Lan bakoitzak titulua izango du eta hari goiburu edo goitizen bat jarriko zaio, inolako datu gehiagorik gabe, autorearen anonimotasuna ziurtatzeko. Autorearen datuak gutun-azal itxi batean sartuko dira, bere izen-abizen; NANaren fotokopia, eta harremanetarako telefono zenbakia jasoz. Epaimahaiaren erabakia maiatzaren 3ean, arratsaldeko ordu 2etan, ezagutaraziko da. Deialdia eta sariak hutsik utz ditzake epaimahaiak, lanek gutxieneko maila ez dutela uste baitu.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo