Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/03/28

Ermuko Udalak Abiapuntu-punto de inicio bulegoaren zerbitzuen gutuna jakinarazten du

Ermuko Udalak Abiapuntu-punto de inicio bulegoaren zerbitzuen gutuna argitaratu berri du. Bulegoa datorren apirilaren 1ean (asteartea) irekiko da. Zerbitzuen gutunaren bidez bulego berrian eskainiko diren zerbitzuei buruz eta hartutako kalitate-konpromisoei buruz zerbitzuak burutzeko informatu nahi da. Azken finean, zerbitzuen gutuna pertsona bakoitzarekiko zerbitzu-kontratua izateaz gain, alde bien arteko komunikazio elementua ere bada.

Gutun hau Udalak herritarrei eskaintzen dioen 4. zerbitzuen gutuna da. Interesatuta dagoen jendea Ermuko Udalaren Web gunean (azalean edo Informazioa>Zerbitzuen gutunak> Abiapuntu-punto de inicio bulegoaren zerbitzuen gutuna atalean) ikus dezake.

Zerbitzuen gutunaren alderdi garrantzitsuenen bat aipa dezakegu, esate baterako bulego berrian eskainiko diren zerbitzuak ikus daitezke: informazioa eta kontsultak, erregistroa, biztanleen Udal Errolda, Bide publikoaren hondamenen inguruko kexuak, iradokizunak eta abisuak, eskabide eta tramiteak eta telefono eta Web bidezko zerbitzua. Halaber, herritarrek parte har dezake bai inkestaren bidez bai kexuak edo iradokizuen bidez. Ermuko Udalak inkesten emaitzak Web gunean argitaratuko ditu eta bai kexuak bai iradokizunak konprometitu epean erantzungo ditu.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo