Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/03/26

Zine-klubean –Red Road- tituluko filma bihar proiektatuko da

‘Mudo-Drogot Cinematografo’ taldeak martxoko emanaldiei amaiera emango die bihar. Aste honetako saioan ‘Red Road’ tituluko filma proiektatuko da. Emanaldia bihar Lobiano Kultur Gunean izango da, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera. Sarrera librea eta doan da. Luzemetraiak ordu eta erdi baino gehiago irauten du (113 minutu). Julie Delphy da bere zuzendaria. Filma 2006. urtekoa da eta dramaren generoan txeratzen da. Obran parte hartzen duten aktoreak honakoak dira: Kate Dickie (Jackie), Tony Curran (Clyde), Martin Compston (Stevie), Natalie Press (April), Paul Higgins (Avery), Andy Armour (Alfred), Carolyn Calder, John Comerford, Jessica Angus, Martin McCardie (Angus), Martin O'Neill (Frank) eta Cora Bissett (Jo).

Sinopsia

Jackiek Glasgow-ko Udalan lan egiten du. Han, hirian estrategikoki ipinita dauden zaintza-kameren irudiak ikusi ohi ditu. Segurtasun-arrazoigatik egun osoak jendeari ikusten igarotzen da, baina lanbide berezi bat da. Bera inorekin ez da bizi. Egun batean, pantaila batean pertsona bat ikusi zuen, ez zuen inoiz berriro ikusiko zuela ustez. Hemendik aurrera konturatzen da tipoa kartzelatik atera berri da denbora betetzen duen baino lehen jokaera ona izateagatik.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo