Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/03/25

Ermuko UKE-k, CEP Anaitasuna Ikastola LHI eta IES Anaitasuna Ikastola DBHI gurasoen elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Ermuko UKE-k, CEP Anaitasuna Ikastola LHI eta IES Anaitasuna Ikastola DBHI gurasoen elkarteekin, Ermuko Udaberrian “Eskola Kiroleko anitz jardueraren bitartezko kirol-hastapen programa” burutzeko 2008 lankidetza-hitzarmena sinatu du.

Honakoa sinatzen duten erakundeek pentsatzen dute eskola-kirola hezkuntza-tresna bat eta hezkuntza-prozesuaren osagai bat dela. Halaber eta lankidetza-hitzarmenari buruz, eskola-adinean egiten den edozein kirol-jarduera fisiko ikaslea maila intelektual, emozional, fisiko eta sozialean desarroilatuko duen hezkuntza integralaren prozesuarekin eta eskola-ikasketekin zuzenean lotuta dagoela.

Hori dela eta, kalitatearen parametroak oinarri hartuta, jarduera fisiko eta kirol anitzekoaren praktika jarraitua suspertu nahi dute CEP Anaitasuna Ikastola LHIko eta IES Anaitasuna Ikastola DBHIko ikasleen artean.

Programaren antolaketa

Programan inskribatzeko baldintzak

“Eskola-kiroleko anitz jardueraren bitartezko Kirol-hastapen programan” parte hartu nahi dutenek bakoitzaren ikastetxean egingo dute eskabidea (CEP Anaitasuna Ikastola LHI edo IES Anaitasuna Ikastola DBHI). Ikastetxea izango da partaideen eskabidea onartu edo ukatuko duena, programan ezarritako onarpen-irizpideei jarraituta.

Partaideak Ermuko UKEko abonatuak beharko dute izan.

Jarduera-programa

Kirol Jolasak LH 1 eta 2
Data Jarduera Tokia Nork zuzendua
OTSAILA
20 Herri kirolak M.A.Blanco
27 Hockey M.A.Blanco
MARTXOA
5 Euskal Pilota Aritzmendi Frontoia C.D. de Pelota Vasca
12 Patinaia M.A.Blanco
APIRILA
2 Arku-tiro Ikastola C.D. de Tiro con Arco
9 Nin Jitsu M.A. Blanco
16 Atletismo Betiondo Atletismo Ermua
23 Joku eta jolas tradizionalak M.A. Blanco
30 Aerobic M.A. Blanco
MAIATZA
7 Txirrindularitza Betiondo Ermuko Txirrindulari
14 Minibalonmano Betiondo Errotabarri
21 Minibasket Betiondo Ermua Basket
28 Futbol 5 Betiondo Saltxaileak
EKAINA
4 Orientazioa Betiondo
11 Igeriketa M.A. Blanco
18 Kirolaz Blai + Ur Jolasak M.A. Blanco
21 Eskola kirola Jaia Betiondon Betiondo
EKAINA-UZTAILA
23-15 Kirolaz Blai Udako kanpaina
  • M.A. Blanco
  • Betiondo
  • Irteerak

Lotura interesgarriak


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo