Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/03/18

Aste Santuko egunetan ordutegi bereziak izango udal zerbitzuetan

Aste Santuko ospakizunak atseden hartzeko egunak direnez gero, lanean etena ere badakarte eta horrek bere isla eta eragina izango duelarik udal zerbitzuetan. Udal Kirol Erakundeak (UKEk) iragarri duenez kiroldegia zabalik egongo da ordutegi murritzagoan. M.A. Blanco kiroldegiak goizez bakarrik -goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 1etara bitartean- zabalduko du asteazken, ostegun, ostiral eta Pazkoa astelehenean. Asteburuan eta pazkoa asteko lanegunetan ohiko ordutegia mantenduko du.

Betiondoko instalazioa ordez, zabalik egonen da martxoaren 19tik 24ra bitartean, biak barne. Bere ordutegia 8:30etatik 14:30etara izanik. Martitzenetik aurrera, bere ohiko ordutegia mantenduko du, eta baita asteburuan ere.<7p>

Liburutegia ere irekita egongo da

Udal liburutegia zabalik egongo da hastear gauden Aste Santuko jai egunetan zehar. Dena den, bere ordutegia nolabait zango da, asteburuetan irekitzen duen modu berberean. Horrela, bihartik hasi eta datorren astelehenera bitartean, zerbitzua zabalik izango da goizeko eta arratsaldeko ordu batzuetan. Hau da, goizez 10etatik 14:00ra eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara, hain zuzen ere. Martxoaren 25etik aurrera, liburutegia bere ohiko ordutegira bueltatuko da, zabalik egonez etenik gabe goizeko 9,30etatik iluntzeko 8 eta erdietara bitartean.

Udaletxea eta Emakumearen Topagunea itxita egongo dira

Bestalde, udaletxeko bulegoak eta Emakumearen Topagunea itxita egongo dira 19tik 24ra bitartean, biak barne. Martitzenetik aurrera, bere ohiko ordutegietara bueltatuko dira. Udalaren kasuan, goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara bitartean, eta emakumearen Topagunea, goizez 9:30 tik 13:30ra eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara bitartean. Udaltzaingoan tokatzen zaionari ez ezik ez da jairik egongo eta normaltasunez lan egingo dute.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo