Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/03/17

Jon Legarretak, obra publikoko, altxatzeko eta garraiatzeko makineria erabiltzen ikasteko eskola bisitatu du

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu eta Trebakuntza alorreko zuzendari orokorra, Jon Legarreta Madariaga orain dela egun batzuk Ermura etorri da, obra publikoko, altxatzeko eta garraiatzeko makineria erabiltzen ikasteko eskola bisitatzeko. Legarreta sailaren Trebakuntzako zerbitzu buruarekin -Jesús Quintana Villarekin- batera etorri da.

Bisita horren xedea gure herriko eskolak dituen instalazio eta azpiegitura eta horren funtzionamendua ezagutzea izan da, alor horretan Aldundiarekin lankidetzan jarduteko xedez. Lurrak mugitzeko makineriaren langile eta mantentzaileak (hondeatzaileak, kargadoreak. Eta abar…) enplegurako prestatzeko eta baita ekoizpen prozesuan laguntzen duten langileak (eskorgak, plataformak, eta abar…).

Bizkaiko Foru Aldunditik etorritako zuzendari eta teknikariek Artamendin hainbat makinak ikusten


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo