Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/03/17

UKEk internet erabiltzeko doako zerbitzua jarri du kiroldegiko tabernan

Udal Kirol Erakundeak internet wi-fi bidez erabiltzeko doako zerbitzua jarri du kiroldegiko tabernan. Ekimena zerbitzuak gehitzeko eta teknologia berriei sarbidea emateko estrategiaren barne dago. Zerbitzua doakoa da, bazkide nahiz bezero orokorrentzat. Ekimenaren xede nagusia erakundearen bazkideak -batez ere gazteenak dira- eta baita ere, egunero bertan bazkaltzen duten bezeroak. Jada, sarera lotu nahi dutenek kafetegiko langileei pasahitza eskatu besterik ez dute egin behar. Hori eginda, ordenagailua, PDA deritzaten agendak edo bestelako gailuak daramatzatenek internetera konektatu eta inolako mugarik gabe nabigatu ahal izango dute.

Linea eta konexio zerbitzua Telefonicak ematen du. Zerbitzu hori kafetegia zabalik dagoen orduetan erabili daiteke. Kafetegiaren ordutegia ondokoa da: astelehenetik ostiralera bitartean goizeko 8etatik gaueko hamarretara bitartean. Larunbatetan goizeko 9etatik eguerdiko ordu 1era eta arratsaldeko 4etatik 8etara bitartean. Igande eta jai egunetan, goizez bakarrik 9etatik ordu 1ak artean.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo