Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/03/14

Jendetza ugari emakume eta idazleen topaketan

Ehun pertsona inguru bertaratu zen Lobiano Kultur Gunera Sailak eta Kontseiluak emakume eta literatura topaketan parte hartzeko. Bertaratutako pertsonek adi jarraitu zituzten Karmele Jaio eta Luisa Etxenike idazleek esandakoak eta, gozatu zuten, musika eskolako irakasle diren Naroa Garcia eta Nekane Coelloren jarritako musikarekin. Bikoteak txelo eta flauta jo eta musikaz lagundu zituzten topaketan esandako hitzak eta ozenki eta guztientzat irakurritako testuak.

Bestalde, aipatzekoa da baita ere, Anaitasuna Ikastolako ikasleek hainbat poema irakurri zituztela, beraiek propio eta beren ikuspuntutik idatzikakoak, martxoak 8 eguneko ospakizunaren inguruan. Herriko Izarraitz antzerki taldeko kide Mariak ere, topaketan aurkeztu zen liburuaren pasarte bat irakurri zuen. Liburu horren ale bana banatu zitzaien bertaratutako pertsonei. Halaber, Jaio eta Etxenikek liburuak sinatu eta dedikatu egin zizkieten nahi izan zituztenei. Liburua “Martxoaren 8ko istorioak” tituluko darama eta BBK Fundazioak argitaratu eta utzi ditu. Liburua eskatu eta jaso daiteke doan Emakumearen Topagunean eta udal liburutegian, aleak agortu bitartean.

Topaketan hitza hartu zutenen argazkia da hau. Jaio eta Etxenike idazleak liburua aleak sinatu eta dedikatzen zituzten unea arteratako argazkia


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo