Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/03/14

Kiroldegian bihar neska kadeteen Bizkaiko eskubaloi finalak jokatuko dira

M.A. Blanco kiroldegian bihar neska kadeteen Bizkaiko eskubaloi finalak jokatuko dira. Herriko Errotabarri klubak txapelketa horren finaletarako bi talde sailkatu ditu eta gerta liteke talde horiek elkarren artean finala jokatzea, baldin eta goizeko neurketetan irabazle gertatzen badira. Errotabarrik A eta B taldeak lehen eta bigarren postuetan, hurrenez hurren, sailkatu izan ditu. Hirugarren Matiko Kirolak San Andrian geratu da eta laugarren, Zuazo EK. Lau taldeek azken txanpako partidak jokatuko dituzte bihar eta, irabazle suertatzen direnek arratsaldez nor baino nor arituko txapelaren bila.

Partidak goizeko hamarretan hasiko dira. Lehenengoan, Errotabarri A taldeak Matiko Kirolak San Andrianekoari egingo dio aurre. Ordu erdi beranduago Errotabarri B taldea, Zuazoren kontra arituko da. Galtzen dutenek, hirugarren eta laugarren postuaren bila elkarren artean jokatu beharko dute arratsaldez, bostetatik aurrera. Partida bi horietako garaileek aldiz, finala jokatuko txapelketa noren eskuetan geratzen den erabakitzeko. Arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera.

Errotabarrik dei egin die herritarrei kiroldegira hurbildu eta herriko neskatila gazteen taldeak animatu ditzaten. Kluba itxaropentsu dago eta bere talde biak elkarren artean neurtu behar izatearekin amets egiten du. Auskalo, eta ikusi behar. Kirola suertatu dadila nagusi eta Zorte on guztiei!


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo