Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/03/14

Euskerak piropo lehiaketaren emaitzak erabaki ditu

I Piropo lehiaketarako lana aurkezteko epea amaiturik, udal Euskara Sailak oso balantze positiboa egin du. Batetik aurkeztutako lanen kopurua altua izan delako eta, beste aldetik jasotako piropoen artean badirelako harribitxi ugari; edonor txunditzeko modukoak. Hau dela eta, mahaikideen artean ez da erraza izan adostasun batera heltzea, guztira 78 piropo izan direlako aurkeztuak: nagusien artean 64 piropo aurkeztu dira eta 18 urtetik beherakoen artean 14 lagunek hartu dute parte. Azkenean Euskara batzordeko ordezkari lanak egin dituen Haurtzaindegiko Saioa Zabala kideak, Aukera Berdinetarako Zerbitzuko ordezkaria den Begoña Fernandezek eta Euskara Saileko langilea den Fernando Aranberrik osatutako epaimahaiak sariak ondoko eran banatzea erabaki du.

18 urte beherakoentzako 100 eurotako erosketa-txekea saria Marta Morenok eskuratu du, ondoko piropo honekin:

Egunero zu ikustean kilimak sortzen zaizkit sabelean
Ez utzi nire ahotik irribarrea kentzen

Adin nagusientzako bi pertsonako Sasoian Jartzeko Talaso Zirkuitua, Masajea Aromaterapairekin eta Dastatzeko Mendua Donostiako La Perlan Mª Espe Barcenilla Saezek beraganatu du ondoko piropo honekin:

Zertarako jausi lurrera, hodeietan zurekin banago?

Kategoria honetan egondako maila ez da halanolakoa izan, lehiaketara aurkeztu diren piropo hauetariko batzuek erakusten dutenez:

Zu barik gorputza hotz eta bihotza hutsik!

Hiztegi bat erosi behar dut. Ikusi zintudanetik hitzik gabe geratu bainaiz.

Zu munduratu zintuzten egun berean sortu zen unibertsoa ere.

Zu aurrean izanda, zertarako mediku edo botikak?

Zure ezpainak azukre,
zure besoak esti,
zure bularra esne kondentsatu,
zure ipurdia txokolate,
eskerrak diabetikoa ez naizen!


Ene maitia,
eguzki lorea,
nire pentsamenduen jabea,
zu zara bete-betean harrapatu nauen sarea

Zure begiradapean egoteak
hilkorra naizela ahaztarazten dit.

Nire beldur guztiak zure maitasunak uxatu ditu,
nire amets guztiak errealitate bilakatu dituzu.

Fernando Aranberri lankideak irabaleei opariak banatu dizkienean. Ezkerrean Mª Espe Barcenilla eta erdian Marta Moreno gaztea.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo