Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/03/14

Betiondoko futbol-zelaian harmaila estalia egiteko lanak Aste Santuaren ondoren hasiko dira

Betiondon eskolako futbol-zelaian harmaila estalia egiteko lanak Aste Santuaren ondoren hasiko dira. Harmailaren obra Antzibar enpresak egingo du eta horretarako, kontratuan aurreikusitakoaren arabera, lau hilabete erabiliko ditu. Proiektua Álvaro Pérez de Amezaga Esteban arkitekto donostiarrarena da eta hori gauzatzeak 400000 euroko kostua izango du. Kopuru horren barne, obraren zuzendaritza eta jarraipena sartzen da. Harmaila berriak Betiondo kirol gunea osatuko du, horri funtzionaltasuna erantsiz eta erabiltzaileei erosotasuna eta zerbitzua emanez.

Harmailaren ezaugarri teknikoak

Harmaila altueran egongo da, lurretik bi metro eta erdira alegia. Harmaila horrek hegaldia izango du eta estalirik egongo da, goitik, atzeko aldetik eta albo batetik. Estaltzeko erabiliko den materiala argia pasatzen uzten duen polikarbonatoa zango da. Harmailak 150 jarleku izango ditu, beste horrenbeste ikuslerentzat. Bertara igotzeko bi eskailera izango dira. Bana albo bakoitzean. Horren azpian biltegi bat egingo da, atletismoko eta futboleko materiala gordetzeko. Komunak ere azpian egingo dira, horiek minusbaliatuentzat ere egokiturik egongo direlarik. Egiturak argiak izango ditu eta eskaileretan ere argidun balizak jarriko dira, segurtasun neurrietan xedatutakoa betetzeko.

Harmailaren sarrera bertan dagoen bidegorritik egingo da. Harmailak banandu egingo ditu kirolari eta ikusleek. Azken horiek, hemendik aurrera perspektiba ezin hobea izango dute harmailak izango duen altuerari esker.

Harmaila berria nola geratuko den erakusten duen muntaia. Inforgrafia hau Alvaro Perez de Amezaga arkitektoak eta bere estudioak utzi digute. Harmaila ezkerreko ikutua duen eta aurrez aurre erakusten duen muntaia. Infografia Alvaro Perez de Amezagaren estudioak utzi digu.

 


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo