Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/03/13

Organik taldeak antzerkia eta dantza uztartzen dituen -Lilas- ikuskizuna dakar

Organik taldeak aretoetarako prestatu duen bere azken proposamena ekarriko du bihar Ermura. Antzezlana Lilas titulua du –kolorearen izena pluralean eta frantsesez-. Morea edo lila feminismoaren kolorea da, nahiz eta lan honetan ez da hori modu sutsuan defendatzen. Adinaren arabera emakumeak pasatzen dituen etapa esanguratsuak eta horietan barnetik sentitzen duen kimika kontatzen du lanak. Emozio eta bizipen sumendi horren gainean hitz egiteko taldeak umorea aukeratu du. Lan horretan emakumearen ukitua nabaria da, obra bost emakumek sortu baitute. Natalia Monge da antzezlan honen zuzendaria eta azaldu duenez, izenburua jarri diote, eskenatokien gehien agertzen den kolorea hori delako.

Antzezpena Ermua Zineman egingo da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerak 8 euro balio du. Emanaldia Aukera Berdinetarako sailak eta Emakumearen Kontseiluak antolatu dute eta Emakumearen nazioarteko Egunaren egitarauan txertatzen da.

Hormonak eta agresibitatea

Lilasen hormona femeninoei buruz hitz egiten da, umorearen ikuspuntutik. Hilekoaren aurreko tentsio egoeraz, menopausiaz, amatasunaz, eta abar… Garrantzia handiko gauzarik ez, gogo aldarteak bere horretan. Itodurak, tentsioak, beroak, aire eta oxigeno gabeziak, estutasunak, libidoaren egoerak, aldakortasunak, eraldaketak. Emozio eta sentimenduen gora eta behera. Hitz batean esanda, sentimenduen sumendia. Koreografia eta aktoreak ondokoak dira: Pilar de Andrés, Helena Golab eta Izaskun Santamaría.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo