Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/03/12

Argazkiak biltzen laguntzeko deia herriari

Udal liburutegiak dei egin die herritarrei Teresa Murga eraikinaren ahalik eta argazki gehien biltzeko lanean laguntzeko, eraikin hori eta izan dituen erabileren historia grafikoa osatzeko xedez.

Teresa Murga eraikina gaur egun udalarena da eta bertan udal liburutegia, Helduen Hezkuntza Iraunkorra (HHI), Euskaltegia eta KZgunea bezalako zerbitzuen egoitza dugu. Eraikina lehen herri ikastetxea izan zen, bertatik herriko neskato eta mutil gazteen belaunaldi ugari pasa zirelarik. Eraikinak izen hori darama, azpian dauden lurrak Murga Murgategi familiarenak zirelako eta horren kide batena hartu zuelako.

Laguntza deia horren helburua bikoitza da. Batetik, materiala biltzea eraikinari buruzko erakusketa egiteko eta, bestetik, egun sakabanatuta dagoen material ugaria bildu, errekuperatu eta digitalizatu liburutegian bertan gordetzeko.

Herriko memoria historikoa eta kultur ondasuna errekuperatzea

Eraikinaren edozein argazki balio du, bertako gela, patio edo aretoak, nahiz horietatik pasatako pertsonak eta egindako jarduera edo ekintzak. Zuri-beltzeko edo koloretakoak, eta abar...

Ekimenarekin bat egin nahi duenak, liburutegira joan eta eskaintzen duen argazkia eraman behar du. Liburutegiko lankideek argazkiok eskanerretik pasako eta digitalizatuko dituzte, originala berehala pertsonari bueltatuz. Anima zaite zeta lagundu herriko memoria historikoa eta kultur ondasuna errekuperatzen, hori gal ez dadin.

Teresa Murga eraikin egin berriari, inauguraziorako 1960. urte inguruan atera zitzaion argazkia


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo