Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/03/11

Astro-argazkilaritzako lanen erakusketa jarri du Julio Correderak Lobianon

Julio Corredera ermuarrak astro-argazkilaritzako lanen erakusketa jarri du Lobianon. Erakusketak bisitari ugari erakarri du, proposamena originala izateaz gain, astronomiaren gaiak erakargarritasuna eta jakin-mina pizten dituelako. Bilduman autoreak bakarka nahiz elkarlanean egindako lanak biltzen dira. Lan bakoitza marko batean sartuta dago eta txartel elebidun bat dauka alboan. Txartelean irudia hartu izan den modu eta ezaugarri teknikoei buruzko argibideak ematen dira (Kimera, objektiboa, diafragmaren irekiera eta abiadura, eta abar…) eta autoreak jarri dioen izenburua.

Bildumak eklipse erdi eta osoak, izarren konstelazioak, ilargia eta planeta ezberdinen argazkiak erakusten ditu. Erakusketa lanegunetan zabalik dago arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean eta larunbata eta igandeetan, 12:00etatik ordu 2etara eta arratsaldeko 6etatik 8etara. Sarrera doan da. Erakusketa martxoaren 16ko igandera bitartean mantenduko da.

“Beste erdia”

Gu, gure munduaren erdian bizi gara, lurraren beheko erdialdean, alegia. Gure famili, lanpostu, aparkaleku, eta abar… ditugun alde honetan. Beste erdia izeneko erakusketa hau, goiko erdiaren inguruko hausnarketa xumea da, gure zeru, jatorri eta etorkizunaren ingurukoa.

Argazki erakusketa hau hainbat urtetan egindako lanen bilduma da. Argazkiak eta bideoa kamera reflex digitalarekin eta webcam astronomikoarekin eginak daude. Argazkilaritzako objektiboak eta sei teleskopio mota ezberdin erabili izan dira irudi horiek hartzeko, astro argazkilaritzako teknika ezberdinak erabiliz.

Autorearen datuak

Julio Corredera Perez Ermuan jaio zen orain berrogeita bat urte eta egun Gazteizen bizi da. Astronomia zale amorratua da eta hamabi urteko eta mila orduko eskarmentua du teleskopioekin lan egiten. Espainian (Soriako Borobia herrian) lehen astronomi behatokiaren sortzeko prozesuan parte hartu zuen eta egun administrazio batzordeko kide da. Correderaren lan aipagarrienak ikustea nahi duten guztientzat, beheko informazio atalean lotura eskaintzen dugu.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo