Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2008/03/10
Atzoko hauteskunde eguna luzea izan zen. Gure herrian Kongresurako boto-zenbaketari buruzko datuak azkar eskuratu genituen eta gaueko hamarrak baino lehen web-gune korporatibo honetan eskaini genituen. Senatuko guztiak aldiz gaueko hamabiak inguruan eskuratu genituen. Kolore horiko paper horiek zenbatzea lan eta arreta gehiago eskatzen zuen, alderdientzat izan ordez hautagaientzat propio baitziren. Hori horrela, banan banan zenbatu eta bakoitzari berea egotzi behar baitzitzaion.
Hori izan zen, atzokoan senatuko emaitzak ez ematearen arrazoia, datuok oso berandu eskuratu genituelako eta jada, leher, eginda ginelako, igandea izan arren lan eta informazio jardunaldi luze baten ondoren. Nolanahi ere, gardentasunez jokatzeko eta informazio eskaintzeko dugun konpromisoari jarraiki, berri honi erantsita doa, Exceleko agiri bat –pdf formatuan- non lehian aritu ziren alderdi ezberdinek lotu zituzten emaitzak ageri diren. Emaitzok sekzioz eta mahaiz adierazita daude.