Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/03/10

Udalak autobusak jarriko ditu gaur Arrasateko manifestaziora joan nahi dutenentzat

Ermuko Udalak autobusak jarriko ditu gaur, Isaias Carrasco omentzeko manifestaziora joan nahi duten herritar guztientzat. Arrasatera joango diren autobusok, Zeharkaleko geltokitik abiatuko dira, arratsaldeko 6etan.

Arrasatera joan nahi duten herritarrak, udaletxeko 943 17 90 10 telefonora deitu beharko dute lekua hartzeko. Lekuak arratsaldeko 5ak bitartean hartu ahal izango dira. Leku erretserba egitearen arrazoia, manifestaziora joatea nahi duen jende kopurua ezagutzea da, horren arabera kontratatuko baitira autobusak. Autobusak manifestazioa amaitu ondoren bueltatuko dira zuzenean.

Herritarrei ekimen honen berri emateko xedez, Udalak megafoniako mezu bat grabatu eta hori herrian hedatzen ari da.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo