Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/03/09

Hauteskunde-mahaiak eraturik eta kolegioak zabalik normaltasun osoz

Hogeita sei hauteskunde-mahaia eratu dira gaur goizean Ermuan, Gorte Nagusitarako Hauteskundeetako jardunaldi honetarako. Hauteskunde-mahaiak azkar eratu dira ez baita egon arazo aipagarririk. Hori bai, betiko moduan mahaiok eratzeko izendatuta zeuden gutxi batzuk berandu ailegatu edo agertu ez diren arren. Egoerari aurre egin zaio mahai presidente, 1. edo 2. bokalen ordezkoekin.

Nolanahi ere, hauteskunde-mahairen karguak osatu behar izan dutenen lehen eta bigarren ordezko hainbatek beren haserrea adierazi dute titularrak aurkeztu ez direlako. Egun pasan geratu behar izanarekin ez dira ados egon eta, osasun zentrora ondoezik zegoela justifikatzeko agiri baten bila joan denik ere izan dugu gaur goizean. Hori guztia, igandeko egun osoa hauteskunde kolegio batean ez pasatzearren. Horren aurrean, mahai-kide guztiei gertatutako gora-behera guztiak mahaiaren eraketa akta idatziz jasotzeko gomendioa luzatu du udal idazkaritzak, eskualdeko hauteskunde batzordeak guztiaren berri izan eta legedian ezarritakoarekin bat, agertu edo geratu ez direnei erantzukizunak eska diezaien.

Ermuan, 13.441 pertsonek bozkatu dezakete gaurkoan

Dagoeneko hauteskunde-kolegio guztiak zabalik daude eta, jada, ermuar goiztiarrenek hasi dira bozkatzen. Normaltasuna, nagusi da. Eguna eguraldi zakarrarekin argitu du, hots-beroa 9 gradukoa zen eta euria goian behean ari izan da. Goizak aurrera jarraitu arren, oraindik eguraldia berdin mantentzen da.

Ermuan hamazortzi urtetik gorako 13. 441 pertsonek bozkatu ahal izango dute gaur Ermuan, hautesle-erroldan jasotzen denaren arabera. Ermuak guztira 16.374 biztanle daude erroldaturik.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo