Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/03/09

Ermuan Partidu Sozialista izan da boto gehien bildu duena M-9 honetan

Partidu Sozialistak gaurko Gorte Nagusietarako hauteskundeetan botorik gehienak lortu ditu gure herrian. Rodriguez Zapateroren alderdiak guztira 4.941 bozka lortu ditu, hautesle-erroldak Ermuan izan duen 13.441 hautesle posibleetatik. Bigarren alderdi botatuena Partidu Popularra izan da, zeinak 2.544 bozka (% 26,41) lortu dituen.

Boto kopuruaren araberako zerrenda horretan, hirugarren tokia EAJ-PNVri egokitu zaio 1.051 botorekin. Azkenik, lehen sailkapenean honetan EB-Berdeak izan da laugarren 1.051 txartelekin. Kongresurako emaitzen datu zehatzak ondorengo taula grafikoan eskaintzen ditugu:

2008ko Gorte Nagusietarako Hauteskundeen behin-behineko emaitzak
Ikonoa Talde politikoa 2008ko botoak botoak (%)
2004ko botoak
Logotipo del PSEE-EE PSOE PSE-EE PSOE   4.941   51,29 %  4.153
Logotipo del PP PP   2.544   26,41 %  3.227
Logotipo del EAJ-PNV EAJ-PNV   1.051  10,91 %  1.494
Logotipo del EB-B IU-EB  559  5,80 %  1.018
  OTROS  144  1,49 %  44

Ermuan hautesleen %72,09 bozkatu du gaurkoan, parte-hartzea duela lau urterekin alderatuta, sei puntu jaitsi delarik. Emaitzak behin-behinekoak dira, Durangoko Hauteskunde Batzordeak jardunaldiko agiriak aztertu eta ontzat eman artean. Une horretan, behin-betikotzat joko ditu organo horrek.

Taularen datuak erakusten diren grafikoa

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo