Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/03/07

Ñu teatre taldeak –Joanen ilargia- antzezlana aurkeztuko du

Ñu teatre talde kataluniarrak haurrentzako antzerki emanaldia aurkeztuko du bihar Ermuan.Ñu taldeak ‘Joanen ilargia’ tituluko muntaia dakar. Ikuskizuna Lobiano Kultur Gunean izango da eta arratsaldeko bostetan hasiko da. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta hiruhileko honetako programazioaren barne kokatzen da. Sarrerak 3 euro balio du. Antzezlan hau aproposa da 3 urtetik 7 bitarteko haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat. Emanaldia euskaraz egingo da eta berrogeita hamabost minutu gutxi gorabehera iraungo du.

Sinopsia

"Joanen Ilargia" ipuin eta antzezlanak arrantzale baten eta haren semearen istorioa kontatzen digu. Aita gaixotu egiten da, osasuna itsasoan izan galdu izan duelako. Umeak, Ilargia lagun duela, itsas hondotik osasun ahuldua berreskuratu eta aitari galdutako bizitasuna eta kolorea itzultzea lortuko du.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo