Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/03/07

Izarraitz taldeak -Cruce de caminos- antzezlana estreinatuko du

Izarraitz antzerki taldeak prestatu duen azken muntaia, ‘Cruce de caminos’ titulukoa, aurkeztuko du aste bukaera honetan gure herrian. Antzezlana Ermua Zineman egingo da, gaur eta biharko gauez. Lehen emanaldia gaur gauen egingo da eta bigarrena bihar, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Ikuskizun hau martxoaren 8ko egitarauaren barne txertatzen da.

Muntaia estreinakoz bart gauen taularatu zen, Zornotzan emandako emanaldian. Obra Xabien Albarrarek idatzi du, taldean soinu eta musikaz arduratzen den teknikaria. Obra, betiko legez, Juan Carlos Colinak zuzentzen du. Idazlea taldekoa denez, gero, lana taldea osatzen duten emakumeengan erabat pentsatua eta horien ezaugarriei egokitua dago. Lana komedia azido eta enredokoa da.

Sinopsia

'Cruce de caminos' obrak espetxean erreportaje sentsazionalista bat egiteko sartzen den kazetari baten istorioa kontatzen da. Aitzakia horrekin espetxeraturik dauden pertsonei bertan egoteko arrazoiak zeintzuk kontatzeko aukera ematen zaie: nola bizi diren eta aurretik egiten zutena. Lanak prostituzioaren, drogaren eta tratu txarren gaiak jorratzen ditu. Lanak kritika sozial zorrotza egiten du, gizakion existentzia askatasunaren printzipioan bere oinarria duela azpimarratuz.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo