Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/03/06

Zine-klubean –Dos dias en Paris- tituluko filma proiektatuko da

‘Mudo-Drogot Cinematografo’ taldeak martxoko emanaldiei hasiera emango die gaur. Aste honetako saioan ‘Dos dias en Paris’ tituluko filma proiektatuko da. Emanaldia Lobiano Kultur Gunean izango da, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera. Sarrera librea eta doan da. Luzemetraiak ia ordu eta erdi pasatxo irauten du (96 minutu). Julie Delphy da bere zuzendaria. Filma 2007. urtekoa da eta dramaren generoan txeratzen da. Obran parte hartzen duten aktore bikotea Julie Delphy eta Adam Golberg dira. Filma iazko Berlinalean aurkeztu zen.

Sinopsia

Julie Delpyk filma hau oso-osorik erditu du. Zuzendaria izateaz gain, aktore, ekoizle, editore eta musika egilea ere baita. Bertan Marion izeneko argazkilari frantses baten istorioa kontatzen da. Honek mutil lagun amerikarra du, Jack, eta hori Parisera ekartzen du asteburu batez, elkarren arteko harremanari bultzada eman eta erromantizismoaz jantzi nahian. Marionen asmoak ustel suertatuko dira, bere guraso eta mutil lagun ohi gogaikarrien eraginez; eta Jackek beran agertzen duen jarreraren eraginez: hiriburuko hilobi-monumentu guztien argazkiak ateratzearekin eta kondoi frantsesak txiki geratuko zaizkionaren obsesioarekin. Horrek guztiak, egoerari lagundu ordez, bikotearen harremanaren kaltetan joango da…


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo