Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/11/07

Web-gune honetan Ermuko eguraldiaren berri emango dugu, gaurtik aurrera

Ermuko Udalbatzaren web-gune honetako albisteen kanalean, herrian espero den eguraldiaren eta aurreikuspenaren berri emango dugu gaurtik aurrera. Web-gunearen edukiei lotura berri bat txertatu diogu, ‘Vocento’ komunikazio taldearen ‘canalmeteo’ portaleak eskaintzen duen eguraldiaren aurreikuspena eskaintzeko. Herrian edukiko dugun eguraldiaren berri izateko jarraitu beharreko pausoak ondokoak dira: udal web-gunean sartu; bertan gaudela udalerria atala aukeratu eta honen barne, goitik behera gatozela, laugarren atalean sakatu. Gure gizartean, eguraldiari hain garrantzia handia ematen diogun honetan eta horren erakusle gisa, web guneko lehenengo orrialde eta portadan bertan, ikono propio eta zuzena ere jarriko dugu, horren bidez sartu nahi duen ororentzat. Aipatu ikono hori, ‘Hiritarrak 2005’ eta ‘Gazte informazioa’ deritzan ikonoen artean egongo da. Lotura egingo diogun portale horretan Espainia guztian aurreikusitako; hau da, komunitate autonomo bakoitzeko eguraldiaren prebizioa eskaintzen da, Euskadi tartean izanik. Azken honen barne, Euskadiko hiru lurralde historikoen barneko aurreikuspenak eskaintzen dira eta, Bizkaiaren barne Ermuan izango denaren berri ematen da beste hainbat herrikoenarekin batera.

Eguraldiaren aurreikuspena modu grafikoan eskaintzen da, gutxieneko eta gehieneko hotz-beroa eta egunari buruzko laburpena emanez. Gaurko adibidez ondokoa esaten da: 'Zeruak nahiko garbi egongo dira, hodeirik gabe do hodei gutxirekin; egun atsegina eta, oro har, egonkorra. Arratsaldean ere zerua garbi izanen da eta eguzkiak joko du'. Aurreikuspenak, bi egunetarako ematen dira eta aldian-aldian eguneratu egiten dira.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo