Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/03/05

Neguko liburua lehiaketaren saridunak erabaki dira

Udal liburutegiak Neguko liburua lehiaketaren saridunak erabaki eta ezagutzera eman ditu. Saridunek sari gisa liburuak eta zinerako joateko sarrerak eskuratuko dituzte. Lehiaketaren maila ezberdinetan guztira laurogeita bat pertsonek hartu dute parte.

Parte hartzaileekzuten baldintza bakarra liburutegiak plazaratutako fitxa-eredua beren datuak eta gehien gustatu zaien liburuaren tituluaz bete eta entregatzea izan da. Proposatu zitezkeen tituluak liburutegiak berak abenduan negurako proposamenez argitaratutako gidan gomendatzen zituenenak edo bestelakoak izan dira.

Lehiaketara 28 haur aurkeztu dira eta, horietatik. 9 neskak izan dira eta gainerako 19 mutilak. Liburu eta sarrera bana eskuratuko dutenak, ondoko hauek dira: Madider López González, Ane Txarkartegi eta Sami Keichari.

Helduen atalean, parte hartutakoen kopurua 53 pertsonra iritsi da: 18 gizon eta 38 emakumena, hain zuzen ere. Zozketaren arabera, saridun suertatu dira: Santi Blázquez, Arrate Maguregi Salaberria eta Puri González Daira.

Boto eta proposamen gehien bildu dituzten aleak, ondokoak izan dira. Haurren atalean; Lila Prapek idatzitako “1001 ipuin”, Knisterren “Kika suspersorgina” eta Roald Dahlen “Matilda”. Helduen atalean, proposamen gehien jaso dituztenen zerrenda Nélida Piñonen “La república de los sueños”, Karmele Jaioren “Zu bezain ahul”, Noah Gordonen “La bodega” eta John Boyceren “El niño con el pijama a rayas” liburuek osatzen dute.

Jarduera honen bidez liburutegiak irakurleen zaletasunak ezagutzeko bide du, irakurzaletasuna bera ere sustatzeaz gain. Liburu eta zine-sarrerak aurreko ostiralean zozketatu diren parte hrtzaile guztien artean.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo