Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/03/04

Aratarraiko kide David Elejaldek, diaporama emanaldia egingo

David Elejaldek mendian eginiko ibilaldiekin diaporama aurkeztuko du bihar arratsaldez, Lobiano Kultur Gunean. Herriko ‘Artarrai’ mendi taldeko kidea den Ermuar honek, Kanadan eta Patagonian zehar egindako txango eta ibilbideen berri emango du, argarki eta filminen bidez. Emanaldia Lobianon izango da, arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera.

Herriko ‘Artarrai’ mendi taldeak asteburu honetarako Pirinioetara joateko txangoa antolatu du. Taldeak ia 2700 metroko altuera duen Bisaurin mendia igo nahi du. Mendizaleak ostiral iluntzean aterako dira eta igandean gailurra egin ondoren bueltatuko. Artarrai taldea ostegunero biltzen da Teresa Murga ikastetxe ohiko bigarren solairuan duen egoitzan, arratsaldeko zazpi eta hogei minutuetatik zortzi eta erdietara bitartean. Argibide gehiago nahi dutenek, bertara jo dezakete edo ordezkariaren telefonora: 638050634 (Koldo) zenbakira deitu.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo