Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/03/04

Ermuak ordezkaria izan du Berdintasuna lortzeko Gutun Europarraren amaierako konferentzian

Ermuak ordezkaria izan du, Pisa hirian (Italian) Berdintasuna lortzeko xedez egin berri den Gutun Europarraren amaierako Konferentzian. Gure udal eta herria ordezkaturik egon da konferentzia horretan, horretara Natividad Alonso alkateorde sozialista bertaratu baita. Alonso bertara joan izan da Euskadiko Udalerrien Elarteak, EUDELek, bertara bidalitako ordezkari taldearekin. Taldea Ugao-Miraballeseko alkate Izaskun Landaida; Basauriko alkate Loly de Juan; Getxoko zinegotzi Kentse Eiguren; Donostiako zinegotzi Susana Garcia, Ermuko zinegotzi Natividad Alonso eta Eudeleko zuzendari Mar Zabalak osatu dute. Konferentzia otsailaren azken egunetan egin da eta hori Europako Udal eta Eskualdeen Kontseilu Europarrak antolatu du. Eudel, izan ere, Kontseilu horretako Batzorde Agintariko kidea da.

Eudeleko ordezkariek Toki Bizitzan Emakume eta Gizonen arteko Berdintasuna lortzeko Gutun Europarraren Amaierako Konferentzian parte hartuko du gaur. Ugao-Miraballeseko alkate Izaskun Landaidak elkarte nazionalen ekintzari buruzko atalean parte hartu du “Toki Bizitzan Emakume eta Gizonen arteko Berdintasuna lortzeko Gutun Europarra abian jartzeko Amaierako Konferentzia”, eta, horren haritik, Euskadiko Udalen Elkarteak gai honetan egiten duen lana jarri du adibide gisa. Bertan, Eudelek egindako Berdintasunerako Udal Ekintza Planak Koordinatzeko proiektua azaldu du. Plan horretatik, besteak beste, berdintasunerako tokiko planak diseinatu, kudeatu eta ebaluatzeko orientazio-agiri bat sortu da. “Udalek gogo biziz espero zuten agiria da, udalen, EUDELen eta Emakumearen Euskal Erakundearen arteko erakunde arteko lankidetza estuaren emaitza”, adierazi du Landaidak.

Amaiera ekitaldi honetan, Europako 30 herrialdetako tokiko eta eskualdeko gobernuetako emakume ordezkariak izan dira. Horiek, deia egin diote “Europar Batasun osoari, genero berdintasunaren aldeko neurri aktiboak susta ditzan”, eta, era berean, beraien asmoa Gutun honek berdintasunaren alde eragin positiboa izan dezala, espero dutela adierazi dute, Europako mugez gain ere.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo