Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/02/29

Martxoaren 8ko kartelak emakumearen berezko indarra adierazten du

Ermuan Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna –martxoaren 8a- iragartzeko erabiliko den kartela prest dago. Lana herriko Pintura Eskolako irakasle diren Rosa Basoa eta Natalia Arrieta bikotearena da. Horiek irudi bizi eta fresko baten bidez ikuslea erakartzeko proposamena luzatu dute. Kartelean neskatila gazte bat ikusten da, xaboi-burbuila egiten eta gorantz botatzen ari dena, Burbuilaren barne martxoaren 8ko leloa dago. Zortziaren zenbakia horri eusten dioen formara moldatzen da, bere balioa aldarrikatuz eta, bertan dagoela azpimarratuz. Xaboi-burbilak itxuran behintzat, ahulak dirudite, baina honakoa handitasunez agertzen zaigu. Ideia nagusi hori indartzeko argazkia photoshop programarekin tratatu da, kolore alai eta baikorra emateko, sarri egi erabiltzen diren estereotipoetatik aldenduz. Egileek adierazi digutenez, “emakumeak berezko dugun alaitasun eta indarra adierazten duen irudia” agertu nahi izan dute kartel horretan.

Aurtengo edizioko kartela egiteko enkargua egin die Aukera Berdintasuneko udal sailarengandik Nataliak eta Rosak. Enkargu zuzen hori aurreko lerroaldean deskribatu dugun moduan gauzatu dute. Azken hiru urteetan sailak lehiaketa bat deitu du, bertara proposatutako lanen artean herri bozka bidez bat aukeratzeko. Bozka hori modu hautestontzian bertan nahiz udal web-gune korporatibo honen bidez egin zitekeen. Aldiz, aurtengoan enkargua egitea erabaki da, eta adierazitakoei agindu zaie lana.

Kartel hori martxoaren 8ko ospakizun eta jarduerak iragartzeko erabiliko da. Kartela moldiztegian dago inprimatu dezaten, jarduera egitarauarekin batera horren azala baita. Kartela nahi programa datorren asteko lehen egunetan aurkeztuko dira. Nolanahi ere, aurreratu dezakegu aurreikusita daudela erakusketak, zinea, antzerkia, hitzaldiak, eta egun berezi horretan urtero egin ohi diren emakumeen arteko topaketa eta kontzentrazioa, besteak beste.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo