Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/02/27

Zine-klubean –Media Luna- tituluko filma proiektatuko da

‘Mudo-Drogot Cinematografo’ taldeak otsaileko emanaldiei amaiera emango die. Aste honetako saioan ‘Media Luna’ tituluko filma proiektatuko da. Emanaldia Lobiano Kultur Gunean izango da, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera. Sarrera librea eta doan da. Luzemetraiak ia ordu eta erdi pasatxo irauten du (107 minutu). Bahman Ghobadi da bere zuzendaria. Filma 2006. urtekoa da eta dramaren generoan txeratzen da. Obran parte hartzen duten aktoreen artean, besteak beste, ondokoak daude: Ismail Ghaffari, Aliah Morad, Hedye Tehrani, Golshifteh Farahani y Hassan Poorsshirazi.

Sinopsia

Mamo adineko eta ospe handiko musikaria da. Honi baimena eman diote Irakeko Kurdistan lurraldean kontzertu bat emateko. Mamok lagun oso fidela du, Kako deitzen dena, eta honek gidatuko du lagunaren hamar seme musikariak -lurraldetik sakabanatuta daudenak- jasoko dituen eskola-autobusa. Musikari zaharrak 35 urte itxaron behar izan ditu Irakeko Kurdistanen berriz ere emanaldia eman ahal izateko. Bere seme batek hurrengo ilbetearen aurretik gauza ikaragarriren bat gertatuko zaienaren susmoa duela esaten dio. Bestalde, Hesho izeneko emakume kantari bat ere konbentzitu behar du, berarekin bate egin eta ekitaldi horretan parte hartzeko. Azken hau mendiko babesleku batean bizi da erbesteraturik dauden 1.334 kantarirekin. Iranek emakumeek gizonezkoen aurrean ezin dutenez kantatu Hesho autobusean ezkutaturik behar du. Mamoren eta bere taldearen bidaia zailtasunez beterik izango da. Dena den, Mamoren zuhurtziak lortuko du guztiak jomugara bertaratzea.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo