Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/02/27

Izelaieta kalerako eta tren geltokirako sarbide berrien lanak azken txanpan sartu dira

Udal hirigintza alorrak Izelaieta kaleko zati biak lortzeko lan eta proiektuei amaiera emango die datozen egunetan zehar. Alorra lanean burubelarri dabil Valdespina Markesaren parkea urbanizatzeko proiektuaren bigarren fasea bukatzeko asmoz. Lan horiei esker, inprimatutako eta kolore ezberdinetako hormigoizko hainbat bide egin dira aipatu parkean. Bideoi kolore gorriz, horia eta grisa eman zaie. Bide horiek parkearen plazatxotik Izelaieta kaleko bi aldeetara iristeko modua erraz eta erosoa ahalbidetzen dute. Irulitxa tabernaren dagoen lekura eta aldera iristeko malda bat bat dago. Halaber, plazatxoa eta Eusko Trenbidearen geltokira, lurrazpiko pasabidearen bidez –bai igogailutik bai eta eskaileretatik- iristeko ere aukera ematen du. Bi puntu horiek lortzeko ibilbidean ere errotonda bat egin da, parkea banatzen duen Ego ibaiaren ertzak egurrezko zubiaren bidez lotzen dituen puntuan. Hortik, Bizkaia Etorbideko 2,4 eta 6. eraikinetara ere atera daitekeelarik orain.

Proiektu hau zuzenean eta bera kabuz gauzatzen ari da udal obra eta zerbitzuetako lan-taldea. Nolanahi ere, hormigoian egindako marrazkia enpresa aditu bat kontratatuz egin izan da. Obren lan-taldeko kideek urak biltzeko sarea eta hoditeria egin dute eta baita argiteria jarriko den lekuetako puntuak diseinatu eta egin ere bai. Horrez gain, parkean jarriko diren hiri-altzariak ekartzeko ere hitzartu ditu. Altzari horien artean, parkean jarriko diren aulki, paper ontzi eta farolak daude. Momentuz eta, behin.behineko izaeraz farola borobil zahar batzuk jarri dira, berriak ekarri bitartean. Horiek, erretiratutakoak eta biltegiak gordeta egon direnetakoak dira. Parkea egokitzeko lanen bigarren fase honi amaiera emango zaio mendoitzetan berdeguneak eta loreak landatu ondoren.

Bizkaia Etorbideko kalearen espaloiak aldatu egingo

Parkearen proiektu hori lotuta dago azken egunetan modu koordinatuan gauzatzen ari den bigarren batera. Bigarren hau, Bizkaia Etorbideko kalearen hainbat espaloi aldatzeko proiektua da, horien barne 2, 4 eta 6. eraikinen aurrekoa dagoelarik. Aldatuko den zatia estazioaren atzeko aldeko plazatik hasten da –trenbidearen zubi azpitik- eta udal aparkalekuaren sarreraraino doa. Eta baita ANSAk bulegoa duen aurreko zati horretan, zeina errotonda berriarekin lotuko den. Zati hori inprimatutako hormigoiez egingo da. Proiektua ‘Greyhound’ enpresa gauzatzen ari da. Lanak bi aste barru bukatuko direla aurreikusi da.

Udal zerbitzuetako arduradunek herritarrei laguntzeko eskatu diete eta, lan-eremuak, horiek markatzeko seinaleak eta desbideratzeak errespetatzeko. Alorreko bozemaileak pazientzia eta azken esfortzua eskatzen zuen, obrak bukatzear baitaude. Honen esanetan, “obrek beti ere, eragozpenak sortarazten dituzte”, baina gaineratu du, “horiek guztiak ahaztu egiten direla eraberritze eta hobekuntza bukatu eta txukun ikusitakoan”.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo