Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/02/26

Liburutegiaren oparia

Udal liburutegiak bi ekimen berriri heldu die gaurkoan. Lehenaren bidez, zerbitzuak liburu baten oparia egingo die bertaratzen diren erabiltzaile eta herritarrei. Oparituko dituen ale horien arrazoia, liburuak bikoiztuta edo edizio berriagorik atera izana da. Bigarrenaren bidez, erabiltzaileek zerbitzuan galdu edota ahazten dituzten objektuak ikusgai jarrik ditu hilabetez.

Hori horiek horrela, gaurtik aurrera liburutegiko sarreran otar bi aurkituko ditugu. Lehenengoan herritarrei oparitzeko dauden liburuan izango dira jarrita. Horiek, kasurik gehienetan, emariak dira, bikoiztuta daude edota edizio berriagorik argitaratu izan diren aleak osatzen dute. Alerik gehienak, bidaia-liburuak dira. Hortaz, aprobetxatu aukera, orain baita liburutegitik pasatzeko aitzakia polita: liburua hartu eta itzuli behar ez izana.

Liburutegiak oparituko dituen liburu sortaren otarra ikusi dezakegu argazkian

Herritarrek liburutegian galdu edota ahazten dituzten objektuak ikusgai jarriko

Bigarren otartxo bat ere jarri dute udal liburutegiko lankideek sarrerako mostradorean. Horretan, herritarrek galdu edo ahaztutako eta inork erreklamatu gabeko objektuak egongo dira ikusgai jarrita. Horien artean arropak, aterkiak, poltsak edo karpetak daude. Horiek guztiak hilabetez jabearen zain egongo dira eta inork erreklamatzen ez baditu, ongintzako erakundeei emango zaizkie edo bestela bota egingo dira.

Galduta edo ahaztutako objetuen otarra ikus dezakegu argazkian


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo