Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/02/22

Ermuak amaiera eman die gaur gizarte politikari buruzko jardunaldi sakon eta partaidetsuei

Ermuak amaiera eman die gaur arratsean gizarte politikari buruzko jardunaldi sakon eta partaidetsuei. Amaiera Carlos Totorika alkateak egin du. Honek bere hitzaldian esan du ‘azken hiru egunetan ikusi eta entzundako edukiak hausnarketa egiteko balio izango dutela, ematen dugun zerbitzu eta atentzioak hobera egiten jarrai dezan. Jardunaldietako ondorioak, aztertu egingo ditu gure Udalbatza osatzen duten alderdiek datorren asteko batzordean, herrian ditugun zerbitzuei eta horien ikuspuntuari bultzada bat emateko helburuarekin.

Azken egun honek, gizarte gaietan zentraturik jarraitu du. Goizari Bartzelonako Ramon Llul unibertsitateko Jesús Vilar irakasleak eman dio. Honek, hizpide izan duen gaia eta hitzaldia ondoko hau izan da: “Udalerriko gizarte-heziketa: gizarte eraldatu eta familiei laguntzeko tresna”. Honi, Agintzari Sozietate Kooperatiboko, Begoña Guijarrok hartu dio lekukoa. Agintzarin trebakuntza egitarauak zuzentzen dituen teknikariak aurkeztutako lanaren titulua, Gizarte-heziketako programen urdu berritzaileak: Ermuko esperientzia 30 urteko antzinatasuna duen kooperatibaren ikuspuntutik”. Aurkezpen bakoitza hiru ordu laurdenez luzatu da eta, segidan eztabaida eta galderen tarteari ekin zaio.

Atsedenaldia eta gero, jardunak aurrera jarraitu du. Eguneko azken parte hartzea gizarte zerbitzuetako kalitatearen ingurukoa izan da. Hizlaria, Getxoko udalaren Gizarte eta Kalitate Zerbitzuetako zuzendaria, Enrique Sacanell, izan da.

Jardunaldietan aurkeztu eta jorratu diren hitzaldiak ondokoak izan dira:

Powerpoint formatuan egindako ponentziak

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo