Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/02/22

Gar taldeak –Itxo…itxoin!- antzezlana aurkeztuko du

Gar talde gipuzkoarrak haurrentzako antzerki emanaldia aurkeztuko du bihar Ermua Zineman. Garrek bere azken muntaia dakar; “Itxo…itxoin” izenekoa. Ikuskizunaren bi emanaldi egongo dira. Lehena arratsaldeko bostetan hasiko da eta bigarrena ordu bete beranduago. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta hiruhileko honetako programazioaren barne kokatzen da. Sarrerak 3 euro balio du. Antzezlan hau aproposa da 2 urtetik 4ra bitarteko haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat. Emanaldia euskaraz egingo da.

Sinopsia

Udazkena da paduran, lehendabiziko haizeak, lehendabiziko euriak, gauak motzagoak dira, hotzagoak, hegaztiak neguaren zain, lasai batzuk atsedenean, hotza leunagoa den Hegoalderako bidean, hegaztiren bat galduta gelditzen da beti paduran, ahaztuta bezala, beti dago baten bat Hegoalderako bidaiaren zain Paduran gaude, udazkena da. Ahate talde bat iritsi da, uda-zertzetak dira eta bidaian doaz Ipar Europatik Afrika aldera. Hemen atsedentxoa hartuko dute. Bat-batean, hegazti harrapari bat azaldu da hango zeruan, zingira-mirotza. Ahate txiki eta inozo bati, gazteenari, hanka trabatuta geratu zaio soka batean, mugitu ezinik.

Beste guztiak abiatu egin dira, ihesean. Gure ahate txikia deika hasi zaie: itxo… itxoin!! Baina inor ez datorkio bila. Bakarrik geratu da.

Gar teatroak bihar taularatuko duen 'Itxo...itxoin' antzezlanaren argazkia.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo