Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/02/21

Gizarte politikari buruzko jardunaldiek, egun erdiak gainditu dituzte

Gure herrian gizarte politikak aztertzeko gauzatzen ari diren jardunaldiak beren egun erdiak gaindituko gaur. Jardunaldiak atzokoan hasi ziren eta horietara Gizarte Ekintzako aditu eta profesionari asko bildu zen. Bigarren egun honetan hizpide hartu den gaia ekonomiaren inguruko aspektuak izan dira. Eguneko lehen hitzaldia Oinarrizko Errentari buruzkoa izan da. Horren titulua Oinarrizko errenta: hiritartasun igualitario, libre eta senidetartekoago baten alde”. Lan hau Bartzelonako Unibertsitateko irakasle eta doktere den Daniel Raventósek aurkeztu du. Jarraian hitza eta txanda José Manuel Munozek, Eusko Jaurlaritzaren gizarteratze programetako teknikariak. Hizlari hau Gemma Zabaleta parlamentariaren ordez aritu da. Bere hitzaldiaren izenburua, “Euskadiko ekonomi prestazio publikoen politiken norabide ezberdinak” izan da. Jarraian, eztabaida eta galderen txandari eman zaio bidea, goizeko atsedena egin aurretik.

Atsedenaldiaren ondoren, aurkezpenek aurrera jarraitu dute. Errioxako unibertsitateko soziologo eta irakasleak, Esther Rayak, hartu du txanda. Ermuarrak, “Gizarte langileen eginkizuna gizarteratze prozesuetan” tituluko lana aurkeztu du. Jarraian, Sustapen ekonomiko eta Gizarte eta Kultura alorretako zuzendariek hartu dute hitza. Rosalia Herra eta Merche Gonzalez lankideek oinarrizko gizarte zerbitzuen eta enplegukoen arteko lankidetzari eta Ermuko esperientziari buruz aritu dira. Aurkezpenen ondoren, parte hartzaileen galdera eta eskariei egin zaie leku.

Dependentziari buruzko mahai-inguruaz

Jardunaldiek arratsaldean aurrera jarraitu dute, mahai-inguru batekin. Horretan, dependentziaz hitz egin da. Horren inguruan, Foru Aldundiko gizarte eta osasun alorreko medikua Lourdes Zurbanobeaskoetxea, Alorreko zinegotzi eskudun, José Luis Araujo eta Ermuko erresidentzia kudeatuko duen Urgatzi enpresako gerente, Carlos Campo aritu dira.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo