Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/02/20

Zine-klubean –Cuatro minutos- tituluko filma proiektatuko da

‘Mudo-Drogot Cinematografo’ taldeak otsaileko emanaldiekin aurrera jarraitzen du. Aste honetako saioan ‘Cuatro minutos’ tituluko filma proiektatuko da. Emanaldia Lobiano Kultur Gunean izango da, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera. Sarrera librea eta doan da. Luzemetraiak ia bi ordu irauten du (112 minutu). Kris Kraus da bere zuzendaria. Filma 2006. urtekoa da eta dramaren generoan txeratzen da. Obran parte hartzen duten aktoreen artean, besteak beste, ondokoak daude: Monica Bleibtreu, Hannah Herzsprung, Sven Pippig, Richy Müller, Jasmin Tabatabai.

Sinopsia

Piano jole edadetu batek musika eskolak ematen ditu Alemaniako espetxe batean. Bertan preso dagoen neska gazte iskanbilatsu batek talentua duela konturatzen da. Neska hori Jenny da eta 21 urte ditu. Irakasleak musikari gazteentzako lehiaketara aurkeztea erabakitzen du. Lehiaketako saria irabazteko, erabat kontrakoak diren emakume biak elkarrekin lankidetzan jardun, elkar ezagutu eta errespetatzen ikasi beharko dute.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo