Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/02/20

Gizarte politikari buruzko jardunaldiak parte hartzeko irrika ase dute

Udal Gizarte Ekintzak gure herrian gaurtik hasi eta ostiralera bitartean gauzatuko dituen gizarte politikari buruzko jardunaldiei hasiera eman die gaur. Jardunaldiek oso harrera ona izan dute eta lehenengo egun honek izena emandako pertsonarik gehienenen asmoak bete eta ase izan ditu. Jardunaldiotarako ehun eta hogeita hamar pertsonatik gora eman dute izena. Jardunaldiak herriko alkate Carlos Totorikak ireki ditu, Eusko Jaurlaritzako Gizarteratze eta Familia Zuzendari ikel Santiagorekin batera. Gaurko estreinako hitzaldia EJren Gizarte Gaietarako Sailburuordeak egin du. Hitzaldiaren izenburua “Etorkizuna irabaziz: Euskadiko Gizarte Zerbitzuen Legea” izan da.

Bigarrena, EHU doktore eta irakasle Imanol Zuberok aurkeztu du. Hitzaldiaren titulua, ‘Gizartearen partaidetza eta erantzukizun publikoa gizarte-ekintzan’ izan da. Artikulugile eta politikako analistak lekukoa utzi dio, EHUko soziologia saileko zuzendariari, Cristina Blancori. Honek hizpide izan du, Immigrazioa: errealitate eta erronka berriak”. Aurkezpen horiek biak, eztabaidaren aurretik egin dira.

Arratsaldean, immigrazioaren gaia mahai-inguru batean jorratu izan da, mahai horretan ondorengo aditu hauek parte hartu dute: Bartzelonako Kultura garaikidearen eta Zentroko zuzendari eta filosofoa, Josep Ramoneda Mollinsek, Eusko Jaurlaritzaren Inmigrazioko zuzendariak, Roberto Marrok, eta gizarte-laguntzaile eta ‘Auzopolis’ Denbora bakunaren sustatzaile ermuarra, Maite Fernández Granak.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo