Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/02/20

Totorikak agerraldia egin du, iritzi publikoari zuzentzeko

Ermuko alkate Carlos Totorikak agerraldia egin du gaur eguerdian, orain bi asteburu herriko neskatila batek beste gazte talde batengatik jasandako jipoiaren inguruan hitz egiteko. Totorikak udaletxeko Osokoaren Bilkura aretoan komunikatu bat irakurri du hedabideen aurrean. Eguerdiko hamabiak eta hamar minutuak ziren. Herriko agintariak jipoia eta erasoa gaitzetsi ditu eta horrelakorik justifika ezinak direla adierazi du. Alkateak gaiaren inguruan zurruntasunez ibiltzeko eskatu du “justiziak gertakizuna, bere inguruabarrak eta horren gaineko erantzukizunak argitu bitartean”.

Halaber, gertakizunean inplikatutako guztiekin eta ireki eta isilpean jarri den sumarioarekin errespetuz jarduteko eskatu du, guztiek adin txikikoak baitira”. Jarraian kazetariek planteatutako hainbat galderei erantzun die.

 

Komunikatua osorik eskaintzen dugu, beheko informazio gehiagoko atalaren bidez.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo