Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/02/18

Toki-garapen eta enplegu langileak prestatzeko ikastaroaren amaiera ekitaldia

Ekonomi sustapen, Enplegu eta Trebakuntza sailak Toki-garapen eta enplegu langileak prestatzeko ikastaroari amaiera eman dio orain egun batzuk. Ikastaro hori lau hilabetez gauzatu da Enpresa Ekimenatarako eta Trebakuntzarako Izarra Zentroan. Ikastaroak ia 400 ordu iraun du eta SPEE.-INEMek finantzatu du. Amaiera ekitaldian ikasle izan direnek ikastaroari amaiera emateko prestatu dituzten proiektuak aurkeztu eta taldearen aurrean defendatu dituzte. Ekitaldi horretan SPEE-INEMek Durangon duen bulegoaren zuzendaria, Armando Reyes, eta udalbatzako alkateorde, Felix Prol izan dira bertan.

Taldea zortzi pertsonek osatu dute. Guztiak unibertsitariak izan dira, erdi edo goi-mailakoak, egindako ikasketa eta espezialitatearen arabera. Emakumeak nagusi izan dira, zazpi kide izan baitituzte eta gizonezko bakar bat Egon delarik. Guztiak diziplina anitzeko langile gisa jarduteko prestatu dira, herriko garapenean eragiteko, ezagutza eta gaien ikuspuntu zabala oinarri harturik.

Proiektuen ezaugarriak: oso anitzak eta ezberdinak

Amaiera ekitaldi horretan ikasle bakoitzak prestatutako proiektua aurkeztu du, ikus-entzunezko baliabide hainbat erabilita. Taldeak egunotan praktikak eskualdeko enpresetan egiteari ekingo dio, beste 375 orduz. Taldeak aurkeztutako proiektuen zerrenda ondokoa da:

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo