Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/02/14

Hanna abeslariak, -Pura Hanna- diskoa aurkeztuko bihar Ermuan

Hanna abeslariak –Pura Hanna- tituluko diskoa Ermuan aurkeztuko du bihar. Emanaldia Ermua Zineman egingo da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Pura Hanna bere lehenengo lan diskografikoa da, Alejo Stivel produktoreak ekoiztu duena. Lehen diskoa konpaktu horrek hamabi abesti biltzen ditu, kantariaren beraren esperientzia eta bizipenak kontatzen dituztenak. Ikuskizuna udal kultura sailak antolatu du. Sarrerak 10 euro balio du eta aldez aurreko salmentan eskuratu ahal izango da biharko ordu biak bitartean, kulturako bulegoan bertan. Gainerako sarrera guztiak, Zinemako takilara eramango dira ikuskizuna hasi aurretik erosi nahi duten ikusleentzat.

Hanna Espainiako txirrundilaritza itzuliaren ahotsa izan zen iaz

Hanna iaz Espainiako itzuliari musika jarri zion, sintoniako kantaria izan baitzen. Horri esker, «Como la vida» tituluko abestia oso ezagun eta ospetsua egin zen ikus-entzuleen artean. Abesti hori, «Pura Hanna» lehen lan honen barne dago.

Pura Hanna, baimenez eta nahi gabe egindako autobiografia da, kantariak egunera arte bizi eta amestutakoa jasotzen duena. Pura Hanna diskoa alkohol puroa da, destilatu gabekoa. Destilatu eta Ebadi gabeko diskoa, ez literarioa. Hankan eramaten den hartxintxarra, baina mezuduna. Hannaren abestiak luzitzeko ordez bizitzeko dira. Honelako diskoa bakarrik ateratzen da, batek ideiarik ezertaz ez duenean , baina zulotik burua atera eta libre izan nahi duenean, inori ezer zor gabe.

Hanna kantaria, Ermuan aurkeztuko duen diskoaren promozio kanpaina ofizialean erabilitako argazkia da hau.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo