Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/05/20

Ermuko bariantea: 3. bilera Aldundiaren eta Udalaren artean

Errepideen Foru Diputatuak eta Ermuko alkateak hirugarrenez bildu ziren atzokoan, udalerria zeharkatuko duen bariantearen proiektuari buruz hitz egiteko. Eusebio Melerok eta Carlos Totorikak iritzi eta inpresioak elkar trukatu zituzten ordu eta erdi luzez, Bilboko Gran Via kalean foru aldundiak duen egoitza nagusian. Atzokoa, erakunde bien arteko hirugarren bilera da, Ermua zeharkatzen duen ibilgailu-zirkulaziori behin-betiko konponbidea emateko asmoz iaz hasi zuten prozesuaren barne. Atzoko bileran jorratutako aspektuen artean aipatzekoak dira, proiektuaren ezaugarriak eta ibilbidea. Alkateak bileraren berri zehatza emango dio Udalbatzari datorren astearterako –hilak 24- deiturik dagoen batzorde informatiboan.

Totorikak azpimarratu zuenez "herritik pasatzen den trafiko astunari behin-betiko konponbidea eman behar zaio", mota horretako trafikoak bereziki eragiten baitio Ermuari "Goitondo industrialdea ondoan dugulako eta baita ere, horren eragina". Herriko lehen zinegotziaren ustez "zentzuko konponbide bat eman behar zaio kamioen sartu eta irteerari, hiriguneari eraginik txikiena sortuz". Alkatearen esanetan hori da "uko egin ezineko lehentasun eta helburua".

Lan-bilera horretan erabilitako datuetatik bat oso esanguratsua besteen gainetik; Ermutik urtean zehar guztira pasatzen diren ibilgailuen kopurua, azken zenbaketaren arabera 13.521.425 unitate baitira. Batzarretik bueltatu eta gero, Totorika "itxarote-jarrera" agertu zen, bilera ez zela izan guztiz "argigarria" kontsideratu baitzuen. Nolanahi ere, hark espero du bilera hori "Foru Aldundiak exekuzio-proiektua lehenbailehen enkargatzeko bultzada izango dela".

Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo